¡Lagun-zaiguzu Maria!
Luistar
Gobiernuak gure Gotzaia
atzerriratu duala,
jakingo dezu, bai, onezkero
euskaldun maite leiala.
Egintza orrekin, Gobiernu orrek,
oso miñ eman digula,
bildurrik gabe aitor dezagun
euskaldun onak bezela.
Gure Artzai on, Mujika jaunak,
ez du egin noski okerrik,
bere semeai zeru-bidea
erakustea besterik.
Bera bialtzeko Gobiernuak
ez zeukan eskubiderik,
eskubide ori izan bear du
Aita Santuak bakarrik.
Aitarik gabe ¡umezurtz gaude!
Euskalerriko semeak,
eta ongi daki au zergatik dan
guztion jabe dan Jainkoak.
Illun-zaleak ixten dizkio
eguzkiari leyoak,
baño eriotzak atxitzen gaitu
ludi txar ontan jayoak.
Ardi gaixoak negarrez gaude...
betor lenbailen Artzaia...
besoak zabalik bere zai dago
maiteki Euskalerria,
Gure Obispo nai degu bada,
Mujika agurgarria,
ala izan dedin, lagun zaiguzu,
Jainkoren Ama Maria.