Luistar
Ongi ta sarri Jauna artuaz
bizi gaitezen alaiki,
Jesus gurekin degula, bada
ez bildurrikan iduki.
***
Ezkubi edo Jaungoiko-aldera
ARGIA'k zion erara,
euskaldun denok ongi batuta
goazen, ba, botaziyora.
Alkarrekiko zirtzilkeriak
utziaz alde batera,
diputadu onak al-dan geiena
bear ditugu atera.
Gero berandu izan ez dedin
garaiz esnatu gaitezen,
ta gaur bertatik ekin deiyogun
benaz alkarri laguntzen.
Otoitz egiņaz goiko laguntza
baldin badegu eskatzen,
gure Jainkoak emango ez digun
zalantzik ere ez izen.