Luistar
Paotx mardulak zelaian eta
bei esneberak etxean,
batzuek noski bildu oi dute
nai aña esne ontzian.
Gero esne ori erosten duanak
surtan egosten jartzean...
¡gora igotzen asi ere gabe
geldi egoten da pertzean!
Maltzurkeriak betiko utziaz
bizi gaitezen zuzenki,
bada Jainkoak gure lan danak
ikusten ditu ederki.
Esnetan ongi igeri-egiten
txalburutxoak ez daki...
¡geiegi esan ez badet ere
gaurko naikoa da noski!
***
Zuen otoitzak entzungo ditun
Ama on orri eskatu,
Luzbel'ek emen lotuak dauzkan
denak ditzala azkatu.
Zoazte, bada, al-dan geiena
ez zaitezte, ez, bildurtu,
eta al-dezuten erabakirik
onen-onenak an artu.