Luistar
Aita Egibar jakintsu eta
anima zaie on onak,
egun oyetan esan zizkigun
egi aundi ta sakonak.
Egi aundi oyek gogoan gordeaz
izan gindezke zuzenak,
t'ongi iltzea iritxiko du
benetan sayatzen danak.
Lurreko atsegin galgarrien billa
munduan asko dabiltza,
beren erru aundiz galdu ondoren
zeruko atearen giltza.
Zeruko giltza gurutzea da
t'igarobidea otoitza,
otoitz egiñaz maite dezagun
Jesus onaren Biotza.
***
Lenengo obena egin da sarri
zuleizeratuak badira,
eta Jainkoa une danetan
dago guztioei begira.
Jayo giñanak, nai eta nai ez,
nola goazen iltzera...
¿egi oezaz ongi ta sarri
oroitu oi ote gera?