inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
505.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Zorionak biotzez demazkitzugu

 Marzelino, gaur, guk zuri:

 eta maite orrek, otoitu arren,

 gugatik ere Jaunari.

 

 ***

 

 ARGIA zaleai agur

 

 Aurtengo urte au askorentzako

 naigabez bete-betea,

 izandu dala ondo dakizu

 nere irakurle maitea.

 Naigabe asko ongi eramanaz

 igarotako urtea.

 ¡ala da nere ustea!

 urte onena dala guretzat...

 

 Urte zar oni bukaera ona

 ematen saya gaitezen,

 esan nai nuke, Jaungoikoarekin

 adiskide eta zuzen.

 Eta orduan naigabe danai

 iñoiz bildurrik ez izen,

 gure Jainkoak naigabe oyek

 ongi bai daki saritzen.

 

 Zuzendari jaun, idazle lagun

 eta irakurle maitea,

 guztiori nik opa dizuet

 ongi bukatzea urtea.

 Eta urte au iltzen danean

 jayoko zaigun bestea,

 zuek-guztiontzat nai nuke izatea

 zorionez bete-betea.

 


inprimatu