Luistar
Iru aurtxoak kristauak dira
batayoaren bitartez,
t'oyen gurasoak ez dira asarre
baizikan daude txit pozez.
Eliz-sartzekoan Ąamak eskeņi!
Jainkoari aurrak biotzez,
orain emen ta gero zeruan
ase zaitezten zorionez.
***
Naiz bizitzeko ta naiz iltzeko
gertu dago bai, Gregorio,
eta beretzat onen zaiona
Jainkoak emango dio.
***
Egunero ere jaunartzen duten
alaba onak... oyetan,
ba-daude emen, eta txit (...)
artu oi dute sarritan.
Txukun t'egoki jantzitzen dira
astean eta jaietan,
ta gabizale ikusten ditut
geienak erri onetan.