inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
464.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Afrikatikan zuk bialduta

 berri egokiak ARGIA'n,

 ikusi nitun, "Oņaz-Mendi", bai,

 Otsailla'ren erdian.

 Aurrera ere idatzi, bada,

 txolartea dezun aldian,

 orko berriak jakin ditzagun

 guk emen Euskalerian.

 

 ***

 

 Lau lengoak eta, lau berriakin,

 ari zaigu emen udala,

 Pedro Ezeiza, "Markilus"'koa,

 buru edo alkate degula.

 Guztiai zorionak demazkiet eta...

 Jainkoak lagun deiela,

 bildurtu gabe zuzen agintzen

 agintari onak bezela.

 

 ***

 

 Erriko Elizan —al degun danak—

 urtero artuaz txartela,

 jakingo degu zuzen ibiltzen

 geren buruan txapela.

 Dotriņa ondo ikasten duana

 jakintsua, t'apala,

 t'ikasbide on au gogoan degula

 Jainkoak gorde gaitzala.

 

 


inprimatu