Luistar
Tamalgarri dan zabarkeria
Elizarako astean,
gizonezkoak askok daukate
eta berentzat kaltean.
Udaran lana duelako ta,
logura berriz neguan,
otoitz gutxikin uzta ugaria
askok nai dute soroan.
***
Sortzez garbia Zeran Maria
gure alde beti eskatu,
Zuk lagunduta Jainkoa t'alkar
asko ditzagun maitatu.
Onak izaten beren aldetik
zerbait diranai saiatu,
Jaungoiko aundiak Bere laguntza
ez diote iñoiz ukatu.