Luistar
Jantziak motz-ta mingaņak luze
dauzkaten emakumeak,
beren iritziz jakintsuak dira,
nere ustez lotsagabeak.
Motzak luzatu, luzeak moztu,
t'izan litezke obeak,
jantzi ta itzak ondo neurtu, ba,
zartuak eta gazteak.
Jazkera motzak, Gotzai t'apaizak,
sarri dituzten astintzen,
t'emakumeak beti setatsu
ez dira asitzen luzatzen.
Orrelakoak, Jesus Jainkoa,
ez dute asko maitatzen,
lotsa zirtzilla menderatutzen
ez diralako saiatzen.
Belaunak ezin estalirikan
erru gabeko aurtxoak,
gurasoen erruz zenbat dabiltzan
guztiz zirtzilki jantziak.
Kalean eta baserrin ere
belar gaiztoen aziak,
zabaldu ditu diabru gaizto
suleizeraņo jetxiak.