inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
442.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Iñola al bada ostutakoa

 biurtu bear dute lapurrak,

 bestela ezin barkatu leizke

 zazpigarreneko okerrak.

 Jaunaren aginduak, osorik,

 gorde bear dira amarrak,

 t'oben larrian iltzen diranak

 beti inpernuan su-garrak.

 

 ***

 

 Beti orrela asko ta zintzo

 bildu gaitezen Elizan,

 t'ardandegian al dan gutxina

 t'iñoiz geyegi ez edan.

 Burutsu ibilli, ta itz baldarrik,

 arren, ba, iñoiz ez esan,

 eta damurik ez degu izango

 bakoitzak geren eriotzan.

 

 Urrila'n gogoz esan deiogun

 Birjiña Amari agurtza,

 mundu nastu ontan izan dezagun

 zeruko Bere laguntza.

 Agurtza beti zintzo esanaz

 baretu leike ekaitza,

 bai sendatu ere edozein gaitzez

 eri dagoan biotza.

 


inprimatu