Luistar
Egunaz emen erbitarako
eiztari onak badira,
baņo gauetan ala obe da ta
kezkarik gabe lotara.
Axeri eta basakatuak
gauetan berriz irteera,
somatenaren ollotegira
t'alkatearen sorora.
***
Agur mutillak, ondo ibilli,
t'Egorrietan etorri,
turroia janaz kontu politak
esan deizkiogun alkarri.
Gaztaņak ere erreko dira
eta kapoiak ugari,
t'oyekin ondo bultzako zayo
garai artako otzari.
***
Astronomo ta apaiz zanari
sendoki diot sinisten,
ta baserritar t'erdi-astronomo...
guztiok zaituztet maitatzen.
Dakianari sinistu eziņa
geitxotan degu izaten,
eta apaiz onak beti egia
guri digute erakusten.