Luistar
Erri ontatik sail aunditxoa
joango geraden ustea,
nik beintzat daukat eta bizkortu
zalantzan zauden gaztea.
An izango da gure Gotzain jaun
agurgarri ta maitea,
eta naiko du asko ta zintzo
bere ondora joatea.
***
Aurtxo maiteak saritxoren bat
ia ekartzen dezuten,
pozikan, noski, baldin badute
zuen eskura eramaten.
Bitarte onetan saiatu beintzat
asko ta ondo ikasten,
ikasi gabe ez du bada iņork
ondo bizitzen jakiten.