Luistar
Perretxikuak txar asko eta
periodikotan geyago,
jazkeran berriz oso egokirik
bat ere ikusten zail dago.
Oker dagoana zuzendu leike
guraso-on asko balego,
baño geienak dirua dute
egia baño maitego.
***
Euskera eta oitura onak
bear ditugu indartu,
t'orretarako anai maiteak
ez, bada, iñoiz bildurtu.
Baizik bestera beti aurrera
guztiok laguntzen saiatu,
pake onean beti biziaz
alkar dezagun maitatu.