Luistar
Onak ez diran periodikuak
askok dituzte gaur artzen,
t'oyetan dagon pozoi gaiztoak
burua diote nastutzen.
Txikitandikan ikasitako
Dotriņa utzi aztutzen,
eta ondoren jakiņa dago
Egia ez dute maitatzen.
Egia beti maite dezagun
t'ez paper txarren gezurrak,
gezurti diran gizon ta paper
guztiak dira ta okerrak.
Oker aundiak zuzentzen ditu
Jaungoikoaren bildurrak,
bildur orrekin bizi gaitezen
t'izango gera azkarrak.