Luistar
¡Bejondeizula! alkate jauna,
t'oitura onak gordetze,
agintari-ta mendeko danok
benetan saya gaitezen.
Bearra danean zigorra-astindu
eta bildurrik ez izen,
zuzen dabiltzan guzti-guztiak
daki Jainkoak saritzen.
Garai ta giro bikañak ziran
lana egiteko soroan,
aste orretan ez zan atsegin
baserritarren ondoan.
Oyen antzera guztiok lana
egin dezagun munduan,
t'alper-gaiztorik gure artean
ez da izango orduan.