Luistar
Idazki txarrak askok dituzte
beren laguntzaz indartzen,
oyek erosten dabiltzanean
ez dira noski, oroitzen.
Izperrigi txar oyek erosten
ez arren eman dirurik,
ez digute, ba, iñoiz egiten
kaltea beste gauzarik.
Gure Erlijio Donea baldin
maite badegu egiaz,
periodikuak onak erosi
txarrak betiko utziaz.
Aundia da gaur ¡Euskalerrian!
orri txar oyen indarra,
menderatutzen saia gaitezen
atzera utziaz bildurra.
Anai Euskaldun maite guztiok
sinistu egiazko esanak,
idazki txarrak irakurtzeak
galtzen ditu gaur gizonak.
Luziper dabil orri txarretan
sedaz apaintzen sareak,
garai dan arte esnatu, bada,
bestela egindu gureak.