inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
420.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Txori ta xoxo, kukua t'abar

 alai dabiltza mendian,

 argi-ezkilla oyek lenbizi

 jotzen digute goizean.

 Udaberrian abesti ederrak

 entzuten dira... ustean,

 t'oyek entzunaz —asarre gabe

 bizi gaitezen pakean.

 

 ***

 

 Belar ta gari, osto ta lore,

 guztiak indar aundian,

 Udaberriko eudiarekin

 datoz zelai ta mendian.

 Beragatikan poz-pozez gaude

 guztiok orain aldian,

 eta baserrin gutxi danean

 gosea izan da kalean.

 

 ***

 

 Oitura on orri jarraitu zintzo

 baserri eta kalean,

 t'etsai gaiztoa sartu ez dedin

 Gurutzea jarri atean.

 Diabru asko arkitzen dira

 gure aurka gaur munduan,

 baņa Jesus'en Gurutz-Bidetik

 sartu nai degu zeruan.

 


inprimatu