Luistar
Eudia ona da t'izotza txarra
udaberriko garaian,
otzak loreak galtzen bai ditu
mendian eta zelaian.
Pozak ondoren atsekabea
askotan dakar ludian,
t'arrokeriak beti kaltea
ontzat artzen dan errian.
***
Lenengo ostiral oyetan alai
agertzen dira umeak,
eta alaitasun egizkoa dakar
Jesus'en Biotz maiteak.
Bera sarri ta ondo artuaz
egin gindezke aundiak,
t'ori egiņaz igoak dira
Zeruan dauden Doneak.
***
Agintariai bildurrik gabe
ostutzen dioten lapurrak,
batzuek diote orrelakoak
dirala oso azkarrak.
Nere ustez berriz, ez dira azkarrak,
baizikan gaizto t'okerrak,
eta gaņera lotsa galduta
bizi diraden alperrak.