inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
413.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Udaberria eldu zaigu-ta

 txori alayak abesten,

 gure inguruan asi zaizkigu

 t'asko gaituzte poztutzen.

 Zelayak ere ikusten ditut

 nola asi diran apaintzen,

 gauza bakoitza bere garaian

 Jaunak zintzo du bialtzen.

 

 Jaungoiko ori maite dezagun

 kristau zintzoak bagera,

 gure Egillea maitatu gabe

 ez gera joango zerura.

 Zeru eder ori irabazteko

 izan dezagun ardura,

 t'ardura aundia izan bear dala

 garaiz kontuak atera.

 


inprimatu