Luistar
Bi libururen egille onak
benaz nai ditut agurtu,
zerbait lentxeago obe zan baño
berandutasuna barkatu.
Aurreko ARGIA ikusi ondoren,
¡orduan nitzan oartu!
zenbaki orretan etzetorrena
zergatik ez zan agertu.
***
Mallarik bikain-bikañenetan
Karmelo zoaz igotzen,
zeruratzeko bide oberik
zalla da, noski, arkitzen.
Zure aita-ta senide danak
dauzkatzu pozez-txoratzen,
lagunak ere, jakiña dago,
guztiok zaitugu maitatzen.
***
Agur euskaldun anai maiteak
t'agur urte zar betiko,
etzi ezkero zure aztarrenik
ez du t'iñork arkituko.
Ludi ontako aldi ta gauzak
dira sarri amaitzeko...
¿nork daki, bada, erbeste onetan
noiz arte geran biziko?
Urte zarra ondo bukatu eta
berria obeto astea,
biotz-biotzez opatzen dizut
ARGIA irakurle maitea.
Euskalerriko sendi osoa
asmo zuzenez betea,
nai nuke ikusi eta azkenean
guztiok zerura joatea.