Luistar
Jentillak dauden alde ayetan
sinismenaren argia,
zabaldu dedin egin dezagun
al degun guzti-guztia.
Jakins dago ¡lenengo gerok!
egiazko sinist-jantzia,
jantzi bear degu eta ondoren
urkoen erruki aundia.
Sinismen-kaltez izperringiak
Euskalerrian zabaltzen,
geitxo dijoaz t'ala ere oraindik
ez gera ondo esnatzen.
Ona ta txarra-zuri ta beltza
diruagatik maitatzen...
¡batzuek, noski, illunpe daude
t'ez dute ondo ikusten!
Gaurko egunean geitxok daukate
dirua beren Jainkotzat,
iñola, ordea, zeruak ori
ez du emango ez ontzat.
Jaunak egiñak gera guztiok
eta jakiña, Beretzat,
bere mirabe zintzoak zerua
artuko dute saritzat.
Sinismen gabe asko daudela
ludian gure anaiak,
Erromatikan esaten digu
Jesusena dan artzaiak!
Arrazoi aundiz eskatzen ditu
gure limosna t'otoiak,
oyen bitartez bialdu ditzan
jentil-artetik etsaiak.
Dauzkagun diru eta guztiak
Norenak diran oroitu,
ez digu bada, Aita Santuak
bidegaberik eskatu
Euskalerrian jayo geranak
Jauna bear degu eskertu...
¡Bere izenean datorrenari
limosna ez ba, ukatu!