Luistar
Garbitokiko animen alde
egin dezagun, otoitza,
gure anayak izan dezaten
zeruratzeko laguntza.
Bizi dan arte egintza onakin
garbitzen duanak biotza,
iritxiko du zalantzik gabe
zorioneko eriotza.
Eriotz-ondoren egintza onak
besterik ezin eraman,
geienok maite degun dirua
geldituko da be-beyan.
Emengo egunak arin dijoaz
esan gentzake aidean...
¿t'alaz guztiaz gure biotza
inpernurako bidean?