inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
, 8 (,372.zk.) 2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
383.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Aldi oyetan lapurretara

 dijoazen kristau petralak,

 ez dira iñoiz aberastuko

 zulodun beti zakelak.

 Orrelakoai eman bear zaizte

 zigor batekin epelak,

 eta ondoren galdetu leike

 artu nai ditu kartzelak.

 

 ***

 

 Beti bezela asko ta zintzo

 dabiltza oyek Jaunartzen,

 eta gañera txukun t'egoki

 dira geienak jantzitzen.

 Jarraitu orrela aurrera ere,

 ez asi, bada, txoratzen,

 jantzi ta ille motzak ez dute...

 ¡neskatxa iñoiz edertzen!

 

 Euskalerrian guraso asko

 izan litezke obeak,

 zerbait luzego jartzearekin

 beren umeai jantziak.

 Ajola aundiko gai onetantxe

 naikoa, zabartzen asiak,

 zoritxarrean ikusten dira

 ama dollor ta txikiak!

 

 Era berean izperringiak

 argazki batzuk azaltzen,

 gaurko egunean ¡eratasuna!

 Ez dakit nola batzu-batzuek

 gutxigi dute azaltzen,

 ez diran ontan oartzen...

 ¡irakurleai etzayotela

 orixe ederetsitzen!

 


inprimatu