inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
, 8 (,372.zk.) 2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
379.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Ulertzen ez dan izkuntza nola

 Dotriña ondo ikasi?

 t'ikasi arren onura gabe

 laxterka doa igesi.

 Agindu orixe euskaldun askok

 ez degu pozez ikusi,

 baizik bestera, zure iritzian,

 naikoa dago itxusi.

 

 ***

 

 Eudia nai-ta ezin iritxi

 larri gabiltza errian

 arto ta bainak jarri omen dira

 ia iltzeko zorian.

 Gaurko egunean, bear aundi gabe,

 lana egiten da jayean,

 eta jakiña...¡Jaunak zigorra!

 merezi degun neurrian.

 

 ***

 

 Sariagatik langille gera

 saririk gabe alperrak,

 diru orrekin zuzentzen dituk

 mundo ontako okerrak.

 Zerbait esan det baño oraindik

 Andre Mariai eskerrak,

 Euskalerrian gordetzen gaitu

 Jaungoikoaren bildurrak!

 


inprimatu