Luistar
Egun-sentian jekitzen dira
t'otoitz eginda lanera,
saga t'itayak zorroztu ondoren
kementsu doaz sallera.
żOraingo eguna nola igaro?
żnoiz biltzen dira etxera...
ˇegoardirako eta gauean
t'ondo illunduta oyera!
***
Txintxo dabiltzan umeak ditu
Jesus'ek asko maitatzen,
garbiak dauden biotzera
pozez da Bera etortzen.
Jarraitu orrela ˇgazte maiteak!
eta bildurrik ez izen,
gaztetan ona izan dan ińor
zartzaroan ez da damutzen.
***
Aita Agirre jesuita azkarrak
itzegin zigun argiro,
berak zionez ez dago, noski,
Mexiko ortan gaur giro.
Entzun gendunaz gogaketa bat
(...) guztiok astiro,
egin dezagun t'otoitz ere, bai,
Mexiko gatik goizero.
***
Aita Santuak Mexiko aldera
begiratzen du negarrez...
ˇeta ludiko agintariak
ixilik egon-t'ezer ez!
Erridi ortan gertatzen danaz
Luistarrak gaude naigabez,
t'ala bear bada Kaies'en aurka
irtengo gera indarrez.