Luistar
Euskalerrian beste txakurrak
saunkatu dezan aurrera,
paper onenak artu ditzagun
txarrak boteaz surtara.
¿Norbaitek dio ez neri agindu
guztitik nai det aukera?...
¡adiskidea! galdetzen dizut
igo nai dezu zerura?...
¡zure nayari-uko egiñaz
igo zindezke ain gora!
Paper onari al duten eran
ez diotenak laguntzen,
gaurko egunean ¡zori txarrean;
asko ditut nik ikusten.
Txar oyek berriz t'au da mingarri!
ainbestek ditu erosten,
amar zentimo nora dijoan
ez ote dira oroitzen?...
¡errukarriak gai onetantxe
ez diradenak esnatzen!
***
Tolosa ingurun bizi geraden
Luistar guztiok kementsu,
gaur Izazkuna igo gaitezen,
goazen, ba, gogoz t'indartsu.
Andre Maria'n oñetan antxe
pozez ta apal auspeztu,
ta Mexiko'ko anayen alde
bene-benetan eskatu.