inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
, 8 (,372.zk.) 2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
369.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Zortzi urte dira jayo ziñala

 Argia maite kuttuna,

 t'orain poz-pozik ikusten ditut

 mutil bikain ta txukuna.

 Era orretan laxter zaitugu

 indar aundiko gizona,

 t'orduantxe bai jo gentzazkela

 txilibitu ta ttunttuna.

 

 ***

 

 Aurtxo maiteak ¡Jesus aundia!

 Argi Donetxo orretan,

 zuen zai dago ta liburu au

 artu guztiok gaur bertan...

 ¡artu guztiok gaur bertan!

 

 Argia'ri, ba, biotz-biotzez

 nere zorion-txaloak,

 t'Argi Doneak argitu bitza

 Euskalerriko aurtxoak.

 

 ***

 

 Oitura on ori ondo gordeaz

 jarrai dezagun aurrera,

 Gurutz-bidetik igo gaitezen

 Jesus'ek nai dun tokira...

 ¡guretzat daukan zerura!

 


inprimatu