Luistar
Txori, xoxo ta birigarroak
ekin diote kantatzen,
Udaberriko garai onetan
oyek gaituzte alaitzen.
Gure degun txantxangorria
ez da azkena jeikitzen,
txepetxa ere bere txulotik
mutil ona da azaltzen...
¡mutil ona da azaltzen!
Txepetza degu txori txiki bat
uste aundiak dituna,
berritxu ta arro gain-gañekoa
baña jazkeraz txukuna.
Bere jarleku billatu oi du
tantai adarrik lodina,
eta lagunai esaten die
nik agintzen dit geyena...
¡nik agintzen dit geyena!
***
Joxe guztioi zorion agurra
pozez dizuet bialtzen,
bigarko eguna zuena dala
gaurtik naiz aurten oroitzen.
Norbaiti iñoiz, ondo esana
ez zait egundo damutzen,
guztikin leyal: baña Joxe'kin
adikide nai det izen
¡adikide nai det izen!