Luistar
Erri onetan Alaba zintzo
Asko dauzka gaur Mariak
¿Zintzo zintzoak ez al dira ba,
Elizkoi ondo jantziak?
***
Urte guztian neke t'izerdiz
Bildutakoak etxera,
Nagusiari eman bearra
Eta guztiak batera.
Auxe da, bada, adiskidea
Maizter askoren tankera,
Gure bizia nola dijoan
Ortik kontuak atera.
Gabon eguna egun ederra
Sarri degu ta alaitu,
Mutil ta nexka guztiok pozez
Jesus aurrari abestu.
|