Luistar
Ondo etorriak izan zaitezte
T'alkar maiteaz jarraitu.
Zuen antzeko anai askorik
Ez leike, ba, gaur arkitu.
Jauna lenengo beti bear degu
Biotz osoaz maitatu,
Urren guraso, senide t'urkoz
Arren iñola ez aztu.
***
Santa Marina ballaratikan
Itzegin leike Madrill'a,
Nola naikoa ez da izango
Ortan dakian mutilla.
Askorentzako errezago, bai
Apaintzen urritz makilla,
T'an txintxilika eramatea
Artegiraño aspilla.
***
Ille ta jantzi luzez dabiltzan
Alabak, noski, naiena,
Zeruko Amak izango ditu...
¡Maite ere bai geiena!
Erbestetikan baldin badator
Buru ariñik gugana,
Bildurrik gabe esan diogun...
¡Ez zera guretzat ona!