Luistar
Sakramentuak goizean artu
T'arratsaldean orrela?...
Ezagutzen da orrelakoak
Guztikin ondo nai dula.
Esan nai nuke Jesus ta Luzbel
Biak maite nai al dala...
¡Oroi gaitezen biotz osoa
Goi-Jaunak eman digula!
***
Aspaldi ontan Luistarrak asko
Illero gabiltz Jaunartzen,
Guziz on zaigun lan bikaiñ ortan
Saia gaitezen jarraitzen.
Nagi t'arroak geienak dira
Bide ortatik aldentzen,
T'aldatze orrek gauz onik iñoiz
Ez dio iñori ekartzen.
***
Aldare apaitzen saiatzen diran
Elizkoi zintzo guztiak,
Zalantzik gabe era bereziz
Maiteko ditu Mariak,
Maitale orri pozez jarri, ba,
Politen diran loreak,
Biltzeko gero ¡zeruratzean!
Oien sarizko aleak.