Luistar
"Oriamendi"'z jarri nuana
Zertzaz jarri zan ulertzen.
Aurreko ARGIA'n ikusten danez
Asko ez zera saiatzen.
Bidegabean sartu nitzala
Zer ari zera esaten?...
Jostorratzean sartu ezin dan
Arri txar ori zuk eten.
***
B. L. M.'eman oi diet
Mezadun jaunai bakarrik,
Ta oien maian ez zauden orri
Ez nizun bada, ez zorrik.
Orra esan, ba, egia garbi
Bat ere ez da gezurrik,
T'aurrera ere bear danean
Ez det izan nai bildurrik.
"Oriamendi"'n aitatze ori
Zertzaz izan zan azaltzen,
Zuretzat beintzat alperrik, noski,
Adituko naiz mintzatzen.
Aitatze ortan ez dedalako
Ezer errurik arkitzen...
Lasa nago ta ˇagurtzen zaitut!
Nik onekin det bukatzen.