Luistar
Urtean beingo erromeriak
Txit azkar dira bukatzen,
Geiegizko jan, edan ta dantzak
Zein kaltegarri datozen.
Len jakin arren igaro arte
Ez gera ordea, oroitzen,
Oietan neurriz dabillenari
Ez zaio iñoiz damutzen.
Jai gau oietan ardandegitan
Ordu bat-arte egonak,
Baziran noski, eta ez gutxi
Goiz-goiz etxera joanak.
Esnatu azi ginduzten ere
Lotan pakean geundenak...
¡Oraindik ere dauzkagu nunbait
Bete gabeko utsunak!