Luistar
Gurutze antza ondo egiņaz
Etsaiak leizke uxatu,
Noiz nai to nun nai bera egiten
Ez gaitezen, ba, lotsatu.
Benaz ta zuzen guztia beti
Akatzik gabe osatu.
Era orretan saiatzen dana
Luzbel'ek ezin atxitu.
Isidro Done, Madrildarra da.
Nekazarien zaindari.
Ondo zekina otoitza zala
Animarentzat janari.
Baserritarrak eta guztiok
Jarrai deiogun berari.
Bere bitartez eskatu asko
Gure egille dan Jaunari.