Luistar
Artzai onaren deya biotzez
Entzungo degun ardiak,
Erraturikan bat ere gabe
Izan gaitezen guztiak.
Guretzako, ba, diran ezkero
Barruti ta emastiak...
¡Guretzat apaiz agurgarriak
Zeruko argiz jantziak!
Zelai ta muñats mendi ta baratz
Guztitan pozez gabiltza,
Loretxo billa apain jartzeko
Maria dagon eliza.
Alde txarretik azaltzen bada
Gu galdu naian ekaitza...
¡Otoitz egiñaz eman Amari
Lore-ederren dan biotza!