inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
309.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 "El País Vasco"'k dauzkan potoiak

 Izan litezke ilgarri,

 Gutxinaz beintzat bere egilleak

 naikoa daude elbarri.

 ¿Euskaldun iñor or nastutzea

 Ez al litzake mingari?...

 ¡Erruki ditut artzen dutenak

 Zimendu ori oñarri!

 

                 * * *

 

 Jose Donea maite izanaz

 Saiatzen danak bizitzen,

 Eriotz ordu larri artantxe

 Bera izango du laguntzen.

 

                 * * *

 

 Bakoitzak geren gurutzetxoa

 Bearra degun ezkero,

 Aitu dezagun Jaunak nai duna...

 ¿Tiñun oberik ez degu!

 

 —Negu zitala gure artean

 Naikoa degu aurtengo,

 Bigar ezkero ostaturikan

 Ez dizugu, ba, emango.

 Zuk aldegin zai... ¡Uda-berria!

 Gugandu naian bai dago?

 ¡Ongi etorri gure maitea

 Pozez diogu esango!

 


inprimatu