inprimatu
Agate Deun abestiak
Izenburua:
Agate Deun abestiak
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
618.zk.
Orrialdea:
3

Agate Deun abestiak

 

Muxika'tar Emiliano, "Amabi"

 

 Endorearen baimenarekin

 gatozen abeslariak

 irten gera gaur berriztatzea

 euskal oitura garbiak.

 

 Agate deunan aurreguna da

 ta lagun dala pakea

 gazte sail onek iriki nai du

 maitasunaren atea.

 

 Negu gordiñak bildurtu gabe

 ara gu emen txit alai

 zerbaiten poza bana deiegun

 laguntza bear daudenai.

 

 Gure zakelak bi zulo ditu

 gaitzeruak lau lakari,

 etxe ontako nagusi jaunak

 ezkurra badik ugari.

 

 Osasun ona, pake ta poza

 opa dizugu nagusi.

 ¡Ea mutillak! ezkur alerik

 jaulki ote dan ikusi.

 

 Biotz aundiko etxeko-andre

 jatorriz esku zabala

 eska-bearrik gabe dakigu

 eskupeko bat badala.

 

 Leyoan dago guri entzuten

 aita ama oyen alaba

 bere izatea nolakoa dan

 esango degu al bada.

 

 Udaberriko lore polita

 soro zelaian bezela

 edergarritza etxe onean

 ezagun dezu zaudela.

 

 Amaika gazteak begiratzen du

 zure gelako leiora

 zuk egin arte agur alairik

 ez goaz beste iñora.

 

 Zu bezelako gaztea zala

 il zuten Agate deuna

 bere eriotza gogoratzeko

 autu zan gaurko eguna.

 

 Gure asaben sinismen ona

 gaitz-pean galdu ez dedin

 Agate eran gazte garbiak

 ugaldu bitez Euzkadi'n.

 

 Euzkotarrentzat erruki ona

 billatu degu non dagon,

 auen emaitza ongarri zaigu,

 eskarrikasko ta gabon.

 


inprimatu