inprimatu
Eliza ta komentua
Izenburua:
Eliza ta komentua
Sinadura:
Alkat, Ernest - Xanpun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alkat, Ernest
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1196.zk.
Orrialdea:
5

Eliza ta komentua

 

Alkat, Ernest-Xanpun

 

 Alkhat

 

 Xanpunekilan hasi girade orai gu biak aparkan

 Nahiz horrela beta bertzia gertatzen giren batzutan

 Hau ere baitzen abiatua gelditua biderditan

 So egizu ba jende horiek denak ziren bezperetan.

 

 Xanpun

 

 Adixkidea zuk saltatu nai nauzu naski gaur lepora

 Meza bezperak aipatuz hemen alta ezta ba denbora

 Horiek denak pasatu eta hauxe jin zaut ba gogora

 Kapera hoike ez dira txarrak naski mezatik lekora.

 

 Alkhat

 

 Bere fedea lagun huneke baituaka bere buruan

 Bainan hargatik elizarekin aspalditik da guduan

 Fede haundiko nahi baitzuen sartu apezen graduan

 Arno on hartarik xortaño bat kausitzen du ostatuan.

 

 Xanpun

 

 Meza baterat gan ditakela naski diogun barura

 Naiz estatu heu gaurko egunez ez den ikusten ardura

 Ni ostatura gaten banaiz hortaz ez naiz errengura

 Zu-re menturaz maizago zoaz ezinez ta komentura.

 

 Alkhat

 

 Zure iduri dagon gizonik munduan asko badea

 Elaiteke ba holakoekin komentua-re betea

 Bainan badakit bihotzean zuk zure gisako fedea

 Bihotzean zuk fedea eta ostatuan aldarea.

 

 Xanpun

 

 Naski bakotxak berea nai-ta zerbait behar dut atera

 Bainan zorrozki ez dut sartu nai fraile horien artera

 Bainan aitortu dezagun hemen itxuraren arabera

 Ez ote dute komentuetan ostatuko arno bera.


inprimatu