inprimatu
Bi gelari ala beterez
Izenburua:
Bi gelari ala beterez
Sinadura:
Alkat, Ernest - Mendiboure
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alkat, Ernest
Mendiboure

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1214.zk.
Orrialdea:
5

Bi gelari ala baterez

 

Alkat, Ernest-Mendiboure

 

 ALKHAT

 

 Hau onhar-zazu lagun, oraixe ni ganik

 Ez zaitela zu egon horrela trixterik

 Bi gobernant baditu ta ez egin nigarrik

 Ni berdin gostuan bizi naiz bakarrik.

 

 MENDIBOURE

 

 Hunen arrazoin hori beharko segitu

 Gobernant horiekin nahi dut argitu

 Erran baitu nitaz «bi gobernant baditu»

 Hunek ere har litzazke biak balitu.

 

 ALKHAT

 

 Hunek bi gobernant eta horra hiru xahar

 Guzien lanetako baititu ba behar

 Nik oihu egin eta aurkitzen zaut indar

 Kozina egiteko bainuzke ba hamar.

 

 MENDIBOURE

 

 Bi gobernantekin aise naiz ba ni bizitzen

 Hunek berdin diola gaur dauku kantatzen

 Bainan ni biekilan ez nauzu losatzen

 Eta hau usu zauku bera enoatzen.

 

 ALKHAT

 

 Enoamendurik ez dut nik bihotzean

 Bakarrik gostuan naiz nere bizitzean

 Eta hau erran behar dut orai hastean

 Astean behin ere ez naiz ni etxean.

 

 MENDIBOURE

 

 Beti kurri dahlia ta hauxe aaizu

 Apez xaharra orai mintzatzen baitzauzu

 Erraiteko ez duzula segur aski pizu

 Gobernant gazte bat har liro balitz haizu.

 

 ALKHAT

 

 Ez naiteke aspertu horren entzutetik

 Bainan hau erranen dut hemen bihotzetik

 Gornanta gazteak nik banuzke ondotik

 Bainan uko egina nago ezkontzetik.


inprimatu