inprimatu
Mututu ala?
Izenburua:
Mututu ala?
Sinadura:
Motx
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Motx

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
345.zk.
Orrialdea:
2

Mututu ala?

 

Motx

 

 "Arrospide" bat bazan, gaur baño lenago,

 Or Ernani aldean, ni gaizki ezpanago,

 Berez iruratarra ote genun nago

 ¡Ai zeruan txoko bat ain ziur balego!

 

 Txit kantaria genun, txindorren antzera

 Ixiltzen etzekina goizetik gabera;

 Baña aspaldi ontan bere abeskera

 Nolakoa dan ere asturikan gera.

 

 Neguak bildurtuta, enadak bezela,

 Aideplanuan juanda Aprika'n al zera?

 A zer aukera oraintxe orrela izatera

 Ametsak egiztuaz jartzeko kaxuela.

 

 Ortxe izango duzu, legoi, putre beltza,

 Gamelu, bei, arrano, astoak nai aña,

 Abek maniatzeko bearkozu baña

 Kaxuela ordez su gañan,... sekulako pertza.

 

 Utzi itzazu, lagun, Ego alde oiek,

 Utzi itzazu arren, ta etorri lenbailen,

 Mokaurik goxonaz jarriko degu emen

 Kaxuela, ta onen ordez... bota bertso aiek.

 


inprimatu