Zutolako aritzak
Mitxelena, J.J.
I
Zugana nator, mendi alaya,
agur on bat egiten.
Nola baizeran atsegintsua
ta dana arbolez betea.
Iturri gaņin zaude Zutola
eta zugaizti maitia.
Denbora labur etorko dira
zu emendik eramaten.
Bertsotan ezin jarri leiteke
izan bear dan kaltea.
II
Eun urtean txutik egonda,
erori bear lurrera,
negar malkoak etortzen zaizkit
joatean zure urrera.
Aintxen ederki nola baidagon
itzalpe onen sarrera.
Zer utsartea geldi bear dun
emen otetaz aurrera.
Sentiduana azaldu bedi
azken agurra egitera.
III
Zugaizti eder liraņa zera,
sendi ta lodi gerriya.
Eun bat urte zauden lekuan
txiki txikirik jarriya.
Zenbst basourde kontrabandista
pasatutzen dan tokiya
Danarentzako lekua duzu,
ain zerade egokiya.
Errenteriyak noiz izango du
berriz orlako mendiya.
IV
Zugaitz txikiyak ziran garayan
Zutolak bazuan sona.
Bide luzeak pasa ondoren
patxaratzen zan gizona.
Errenteriyan sonatutako
Santa Cruz apaiza jauna,
bere izerdiyak legortu arte
zenbait bidertan egona.
Leku politak ikusi gabe
ez da mundutikan yona.
V
Udazkenean beren ezkurra
usoarentzat dute ta
sailka osoak ikusten dira
sartzen zugaitzen gaņeta,
ta eiztariyak zugaitz ondoan
estalpe batin gordeta.
Txistoa juaz engaņa tute
dabiltza milla aldeta.
Etxe aldera ortxe dijoaz
morralatxoak beteta.
VI
Zenbat armoni entzun ote du
orko zugaizti altuak,
mendi-zaleak ta baserritar,
artzai ta gaņentzekuak,
mandozai eta orko eiztari,
itzai onaren ejuak.
Ikazkin jaunak lan ondorean
zituzten beren kontuak.
Moztutzerikan eztu merezi
arbola orrelakuak.
VII
Denak dakigu aintxen polita
ta aintxen ederra zerala,
Eguzki-printzez ta naiz laņoaz,
Paradiso bat bezela.
Gau illargitan, euri-zintzirrez
alaya eta zabala.
Uste genduan gu alkarrekin
beti biziko giņala.
Zu moztutzean gure barruan
geldituko da itzala.