Sonetu, (Aspertuz urturik, txo!, neure biotza [Has.])
Mirande, Jon
Aspertuaz urturik txo! neure biotza,
Bizi ontako neke ta negarrak aztu.
Eriotz samurrak danak eramango ditu.
Oetzat izango det biar buztin otza.
Gizonak, zuen artean nenbillen arratza.
Maitatu nituenak ez naute maitatu,
Adixkide onenak egon dira mutu,
Alperretan diet egin Zeruai otoitza...
Ez abesti latiņik, ur deunik ez, apaiz!
Ez garbairik anaiak naizenean ilko:
Anaiaren garbaia gezurra bai da maiz.
Lurraren magalean sartu aizeneko
Poztu, neure gorputza! Bertan egongo aiz,
Naiz udara, naiz negu, bakean betiko...