Edurtzan...
Manterola, G.
Trumoi durunda, ortze illuna,
Edur malutak ondoren,
Lumen antzera jolasean lez
Ugari dakustaz jausten.
Txori gaxoak iges bildurrez,
Umeak pozez begira;
Zugatz adarrak beingo batean
Zuriz apainduten dira.
Ordu gitxitan mendi gallurrak
Aldatz, zelaiaz batean,
Izar zuri zoragarriak
Artu dauz bere menpean.
Urrundik dantzut arranen otsa...
Artzañak datoz igesi;
Ardi gaxoak janaritzeko
Alde egin dabe menditik.
Edur malutak jausi ta jausi
Gero ta ugariago,
Tellatu eta etxe inguru
Margotuaz zuriago.
Leio barrutik ikusgureaz
Zar eta gazte begira;
Lauso artean edur pullaka
Gazteak ikusten dira.
Zara ta zara aurrera darrai
Edurrak bere lanean...
Lurmen txiki bat ez da agiri,
Urrean ez urriñean.
Tarteka, nonbait ikusgureaz,
Eguzkik laño artetik,
Begiratzen dau, bildurtuta lez,
Eskutatzeko bertatik.
Gaba eldu da. Dana da ixil...
Sendiak goiztar oera;
Edurra barriz, atseden barik,
jausi ta jausi lurrera.
Goizez edurra gizenik dago,
Leio-leiarrak lausorik;
Txori gaxoak erruki eske
Bertan dakustaz otzanik.
Gizon da pizti otzanduteko
Ez da gosea langorik!...
Ogi bilderrak botaz batean,
An dira bizkor txoriak,
Begiak zoli, erdi egazka,
Garbitzen apur guztiak.
Baserrietan, sutzar inguru
Aiton zarra illobakaz,
Zur eta adi dauzala danak
Edurtza-ipuin zarrakaz.
..."Gazte nintzala joan nintzan, bein,
Baso-beleten mendira...
Pozez nengoan erdi leituta
Eldutakoan etxera.
¡A zan edurtza! Goiak illun ta
Alde guztitik zuria...
Samaraño sartu nintzan ba
ta galdurik bizia!...
Estu ta larri gora begira
Gorbeiko Gurutz Deunari,
Andra Mari'ren bidez eskatu
Laguntza Goiko jaunari!...
An egon nintzan urten ezinik
Basurde irrintzak entzuten;
Arrano baltzen "kra" "kra"z batean
Ardi galduak billatzen...
Aize txistua kendu ezkero
Eriotzako ixilla,
Alde danera begiratuta
iñortxo bez nire billa...
Uste neban nik une aretan
Egin ebala nireak,
Ezpaninduen lagundu laster
Zeruko Ama maiteak.
Maite damua egiten negon
Neure oben danakaitik,
Eta onelan neure izena
Dedar egien urrundik.
Gerotxoago urrean nantzun
Gure Zoli'ren auzia,
Andik lastertxo neure anaien
Eupada didar zolia.
Pozez beterik nire biotzak
Baturik indar guztiak:
"Ementxe ñagok!" -erantzun neban-
"Ementxe, anai maiteak!"
An ziran laster, Zoli aurretik
Buztanari eragiñaz,
Nire anai Anton ta Mikel
Maitasunezko laguntzaz.
Nik artu neban pozaren barri
Ezin neike oin azaldu,
Biotz taupadak pozez beterik
Laster nintzan otzaz aztu.
Nekez ba'zan be denok batean
Nozbait jo gendun etxera,
"Eup!", didar baten estu ziranak
Urten euskuen bidera...
Egundo bere ez yat aztuko
Egun eustien arrera!
A zan poza ta nasaitasuna
Artu ebena guztiak,
Besarketuaz aita ta ama
Ta nebarreba maitiak.
Jazo yatano edestu neutsen.
Adi ziran arriturik.
Zelan zeruko Ama Maiteak
Zaindu nenduan bizirik.
Jantziz aldatu, esne beroa
Gogoz edan nebanean,
Barrituta lez gelditu nintzan
Jarririk neure senean.
Eskerronagaz Agurtza Deuna
Esan genduan biotzez;
Gero guztiok, oeratuta,
Atsedendu gendun bakez.
Ordurik ona edurra jausten
Dakustadan bakotxean,
Beartsuakaz gomutatzen naz
Esanaz neure artean:
"Edurra zuri, polit benetan
Gorputzeko begientzat,
Baña baita be baltz eta gogor
Zoritxarrean danentzat".