inprimatu
Motozerra
Izenburua:
Motozerra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Isilik?.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Motozerra

 

 

 Bere begi nabarretan

 bere aitatxoren amets errepikatua

 motozerra, soro bat

 motozerra, soro bat

 motozerra, soro bat...

 

 Bitartean

 bere amatxoren

 lastozko sukaldean euriak

 gosaritxoa ondatzen du,

 zerriek giroa kutsatzen,

 txikiena biluzik

 ur zikinetan esertzen da,

 labezomorroak dantzan

 bere saldaren platerean,

 eta berak aitatxoren ametsa berriro

 motozerra bat, soro bat

 motozerra bat, soro bat...

 

 Etxetik irteten da

 miseriaz jantzia

 amets ederrez apaindua

 eta sukar paludikoak akatzen duen bitartean

 bere aitaren ametsean murgiltzen da

 motozerra bat, soro bat,

 motozerra bat, soro bat,

 motozerra bat, soro bat...

 


inprimatu