inprimatu
Milla zortzireun eta
Izenburua:
Milla zortzireun eta
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
633.zk.
Orrialdea:
8

  Jarraipena

 

 Biba azpeitiarra

 portatu da oso

 graduetan geitxoro

 biar degu jaso,

 partida irabaziya

 ari dala kaso

 berriz jokatzeko ere

 daude animoso.

 

 Askok espero zuten

 frantzesa (?) nagusi

 baņan azpeitiarrak

 dio irabazi,

 oriyek desonratzen

 ez edozein asi

 tamaņa artako asko

 nik ez det ikusi.

 

 Oyek pelotariyak

 zaizkigu etorri

 ba dakite plazako

 zirkilluen berri,

 orren goyen barrenak

 ongi dira neurri

 txiripa asko pasa

 ziyoten alkari.

 

 Guztiak egin dira

 ogeita bost joko

 bitartean izan da

 luzepena pranko

 "cuarente" a "dos" ara

 bajatzen zan bapo

 nun billatzeko beste

 zortzi orrelako.

 

 "Kinze" batez plazako

 oyen ibillera

 bost biraje pelotak

 gora eta bera,

 azkenian Batista'k

 baztar-baztarrera

 bistan gauden guztiok

 ikaratu gera.

 

 Oyek eman dituzten

 gusto arrituak

 arraiskatuak dira

 gizon korrituak,

 batzuek ez dirade

 galtzak berrituak

 beste asko badira

 ondo geldituak.

 

 Jaun oyeiri graziyak

 euzkera daruan

 eman biar zaiztela

 gendukan goguan

 komeni ere bazan

 nola eman nagoan

 Udarregi'ren semoya

 orra nun dagoan.

 


inprimatu