inprimatu
Milla ta beatzi eun ogei t'amabian
Izenburua:
Milla ta beatzi eun ogei t'amabian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
659.zk.
Orrialdea:
7

 Gizona egin zuben graziz apainduba

 andre bat eman ziyon bere mendekua;

 biyaidi esan zien: —Ni naiz Jaungoikua

 egin biar dezute agindutakua,

 eramanez bizitza maitasunezkua.

 

 Izenez dei zien Adan eta Eba,

 Paradiso ederren orain zubena da,

 ez da ezerre falta, txit leku ona da,

 egiten badezute agintzen dedana,

 betiko bizitz ona zuben eskuban da.

 

 Ara emen arbol bat sagarrez betia,

 galerazten dizuet ortikan jatia

 etorriko litzake zuentzat kaltia,

 gaitzak eta negarrak gaņera iltzia:

 gogorra izango da ori gertatzia.

 

 Alaz guztiaz ere jan zuten sagarra,

 bertatik egin ziken Jaunak diadarra:

 —Emendik daukazute aldegin biarra,

 kopeta izarditubaz lan egin biarra;

 laister dira zuen gain gaitza ta negarra.

 

 Geroztikan bizi da negarrez gizona,

 egin etzubelako Jaunaren esana,

 artu dezagun bada bire bat zuzena,

 gure Jesus maitiak ipiņi zubena;

 irabaziko degu galdu gendubena.

 


inprimatu