Gorazagun Andre Birgiña Maria, korputz eta arimaz zeruetara jasua
Aldave, Joaquin
Kristau alkartian gauden guztiyok
biartuak gaude sinistera,
Ama Birgiñak korputz t'arimaz
izan zula aldaera.
Ill ta beriala batu zirala
iotzeko zerutara.
Aspalditikan sinisten gendun
ola zala gertaera,
ta ekartzen digu atsegiñ bete,
neurri gabe biyotzera.
"Nola bizitza, alako eriotza"
esana dago aintziñetik.
¿Nola bizi zan Ama Birgiña
Nazaret etxe aldetik?
Ez degu arkitzen Amak etzeukan
iñolako birtuterik.
Ixilltasuna t'apaltasunian
begiratuta nun naitik.
Jarraitu izan zun bizitz guztiyan
biartasunen bidetatik.
Otoitza berriz, eten gabia
bere barru ta ezpañetik.
Etxeko lanak iñolaz zintzo
beñere aspertu gaberik.
Jantzi ta jana neurriz gañera;
otoitz aurretik t'atzetik.
Biotz pakia maitez josiya
etzan urratu; ezan kezkik.
Arrokeriya andik uxatzen
etzegon, ez, lan aundirik.
Etxe artako aberastasuna
¿zeñek lezake zenbatu?
Jesus, Maria ta Jose Deuna,
iru izar disdiratsu.
Bat'i begitu, irueri orobat,
ta naiz gelditzen arritu.
Angoxe grazi, zerutar intza
nere barrun biar det sartu.
Jesus, Maria ta Jose garbik,
nai zaituztet nik maitatu.
Eldu zitzaion Jose Deunari
bere azken eriotza.
Jose Santuen babesian dute
kristau guztik esperantza.
Jesus, Maria, Jose gan degu
beren maitaliak laguntza.
Izen abei oraiñ ta beti
gure ondra t'alabantza.
Irurok gure lagun dirala,
galtzen du ill biarrak arantza.
Jose'n albuan Maria dago
atsegiñgarri dan gauza
Obiratzen du bere maitia,
lore garbiyen korputza.
¿Nun ziran, Jesus, ordu ortantxe
Egiñ ziñozun agertza,
eta laztanduz eman ziniyon
azken orduako poza.
¡O birtutezko iru abekiñ
lore berezi baratza.
Ikusi zenduan Ama'k Semia
borreruen eskuetan.
Gero Gurutzian josirik illtzen
odol ustu t'azkenetan.
Itz abek zuro esan zizkitzun;
testamentuzko aginduetan:
"Artzazu Juan zure semetzat
maite maitez errayetan",
Ta Juan'i berriz esaten diyo:
"Or zure Ama egiyetan".
Pixtu da Jesus ta... ¿zeñi aurrena.
agertu ote zitzaion, ba?
Aurren aurrena zalantzik gabe
berai deituz Ama, Ama!
Jesus betiko eriotz garailliak
ematen diyo laztana.
¡Zenbat itz gozo esango ziran;
nolako amodio elkar gana.
"Laxter, Amatxo elduko zera
korputz t'arim Neregana".
Bitartian Ama bizi izan zan
azken orduako prestatzen,
otoitzian beti ta gauz askotan
ejenplu onak ematen.
Jarrai bidia arrigarriyak
guri ongi erakusten.
Ikasi zagun, ta ongi ikasi
gogoz elkarri laguntzen.
Ta batez ere aurren aurrena
gaizki egilliai barkatzen.
Azken unea ementxe degu
Semiarena juateko.
Izerdi otza ta eriotz oñazek...
¡ez da tokirik zuentzako
Lo gozo batian azken asnasa,
bizitza bukatu ziyo.
Ez dago illunik; ez dago itzalik
argi ura gordetzeko.
¡O pake santu, Jainkuaren grazi
danok zeruan sartzeko!
Amaren soña orban gabia,
¿lur pen antxe austutzeko?
Bere biyotza xamur onena,
¿arraz josiya usteltzeko?
¿izango ote zan otako gatizik?
Ez degu ori sinistuko.
Eleiza Santak oraiñ berriro
itz egiñ du agertzeko,
korputz ta arimaz zeruan dagola:
¡Au da poza danentzako!
¿Zeñek ta zeñek zeru bidian
egiñgo zioten lagun?
Aita, Semia, Spiritu Deuna,
Irurok Bat bere ingurun.
Aingeru talda, justuen arima,
denak goratu dezagun.
Jaungoikuen Ama, ta gure Ama
errukitsu biotz bigun,
argi zaiguzu Grazi argiyaz.
Lagun gaitzatzu eriotz ordun.