Gabriel, Ama nekalduaren deun goragarriya, otoitz egidazu guga'tik
Aldave, Joaquin
Gora dezagun Gabriel Assisko
Umbria aldetan jayua.
Bere bizitza ederren alde
antolatzen det kantua.
Izan zan bere zorion sorrera
guraso umill batzuetatik.
izenez zeukan Franzisko aurrena,
Gabriel aldatua geroztik.
Izena auxe jarri ziyoten
erritar zan oroimenez,
ta Assisko santu goragarriya.
asko maite zuten bidez.
Mutill koskorra artian zala
ederki zun erakutsi
pizkorra zala. Orregatikan
eskola aundiyaz zan jantzi.
Gaztetu ezkeroz estudiyotan
Spoleton ari zala,
mundu gaixtuak bere saretan
diyote arrapatu zula.
Jainkuak erruki aundiya izan ta
deitzen ziyon Beregana.
Argiya zan ta, Argi ta Bide:
jun zan laxter Aregana.
Bidia izan zan gorputzko gaitza,
ta ordun ikusi zun garbi
mundu ontako txorakeriya,
ta jarri zan oso larri.
Ordutik zigun mundua utzi
nazka aundiz baztertuta,
eta asi zan maite obretan
biyotza ziaro aldatuta.
Jaungoikua gana laxter juateko
biar zun norbaiten laguntza.
Ama Birgiņa, Ama on-onak
bete ziyon esperantza,
Prozesiyuan zeramakiyen
Birgiņ Amen iduriya.
Ordutik zegon bere arima
zeruko graziz jantziya.
Erabaki zun jayua serbitzia
Pasionisten itzalpian,
jarraitzia gatik bizi zan arten
Kalbariyoko bidian.
Etzan erraxki sartu Komentun;
kostazitzayon ugari.
Baņan iritxi zigun ezkerok,
zegon pozetan igeri.
Bizi tokiya gorde gordian
jantzi zun jantzi illuna.
Pozaren pozez kabitu eziņik,
jura bai zala eguna!
Aukeratu zun Gabriel izena
Ama Doloretakua
egotiagatik beti ta beti
negarrez antxen urtua.
Denbora aurrera zijuan bezela
komentu etxe barrunian,
argitzen zigun gero ta geigo
santutasun jardunian.
Ikusten zuten etxe ta kanpok
Olako gauza arrituta,
eta askorek jarraitziagatik
zuten ejemploz artuta.
Jesukristoren Pasiyo Santua
zebillkiņ beti ezarrita.
Egun ta gabak pasatzen zitun
beste gauz guztiz aztuta.
Ostiya Santua Eukaristiyan,
-Pasiyuen antza daukana-
artzen zunian bere barruan,
jo ze maitekor laztana!
Ezertxo ere etzun ibilli
bizi zan arte guztizan
Ama Birgiņa goratzia baizik
bere larri Nekaldiyan.
Bere Amatxua goratzia gatik
etzekiņ noski zer egiņ.
Ikusten ziran bere begiyak
zeudela errek negarrakiņ.
ŋZergatik, Ama, ainbeste negar?
Negartzen dezu Semia.
Semien arten ederrena da,
zeru ta lur Erregia.
Ama Birgiņen oņaze miņez
zegon Gabriel oņaztua.
Ortako zeukan gaztetandetik
biyotza ongi moldatua.
Santutasunen aurreratzeko
maisu zeukan zeruko Ama.
Arkitzen zanian laguntza premin
laxter zijuan beregana.
Danak ziyoten Gabriel zegola
zeruk ondo berexiya.
Bere bitartez Amaren alde
degu, deboziyua aziya
Birtute guztik loretu ziran
Gabriel Santu biyotzian.
Ereille onak ereiņ zizkiyon
bizitzara etortzian.
Guziyon gaņez aunditu ziran
apaltasun ta obedienzi.
Zenbateraņo maitiak zeuzkan
ez degu arkituko neurri.
Etxe barrungo lan zatarrenak
etzuten noski nazkatzen.
Bere gogua menperatzeko
zebillen moduk billatzen.
Mundu ontako oso-osorik
zegon beti guruztuta.
Eta Jaungoikuen goxotasunez
zeukan arima puztuta.
Ta ola laxter maite indarrez
-gaitzen bultzada zan baņon-
bere bizitza bukatu izan zan
eta oraiņ degu zorion.
Ama Birgiņak lagundu ziyon
eriotz estutasunian.
Antxen izan zun bere onduan
azken asnasa ematian.
ĄO Ama ona, Ama Nekaldua,
pekatariyen itzala,
zure errukiz, zure on nayez
danak salba gaitetzela.