Ez ditezela, arren, galdu estropadak
Aldave, Joaquin
Agor illaren edertasunak
nauka dana txoratuta.
Sagar arbolak zintzillik dauzka
gorri ta onik omotuta.
Goiz eta illuntzian zeruak gorri;
ego aizek arrotuta.
Laixter gaztaña gozo - gozuak,
ta emaitz asko lekatuta.
Agor illaren garaia urtero
urreratutzen danian,
estropez jendek oroitzen dira
aitatuz beren artian.
Bañan estropak urte abetan
bizi eziñikan daude.
Beren maitale egiz geranak
oso larrituta gaude.
Jende askorek galdetzen dute:
"¿zer da gertatu berakiñ?"
Ideki danok ongi beiarrik
nai badezute au jakiñ.
Danon erruaz galduko dira;
¡egi garratz eta samiñ!
Oroigarritzat geldi litezke
beren Izen onarEkiñ.
Galtza aundiyak sendatu oi dira
senda gaya beriakiñ.
Estropen gaitza sendatu leike
diru mordo aundiyakiñ.
Aintziñ denborez arrantzaliak
oso urruti jun gabe
zeukatelako zardiña bertan,
ziran ontasunen jabe.
Galerik ez ta prestatzen ziran.
estropak jokatutzeko.
Aldez aurretik izaten zuten
era, onez moldatzeko.
Bitarte ortan pixten zan sua
bata ta bestien alde.
jende guztiya pozaren pozez:
estropa jai egun zale.
Egun ederrik eman digute
euskaldun arrantzaliak,
¡Gora ta gora beti estropak!
Sutsu gera maitaliak.
Oraiñ ordian arrantzaliak
urruti itsas bazterretik.
¿Nola etorri beren portura
estropa jokatziagatik?
¿Esango al diogu zardiñtxuari
berriro emen agertzeko?
Ez dago bera oraiñgoz beinpeñ
gure eskaria aditzeko.
Beste bidetik jarraitu biarko
nai eta naiez, jauntxuak.
Bidia au da, ta ez besterik:
¡Diru, ta diruen morduak!
Bere ingurun bildu litezke
Itsasotik, legorretik
gizon auekra eziñ obia
prestatuz ongi aurretik.
Ta ordun estropak jeiki litezke
eta luzaro iraunazi.
Ara egiya garbiro azaldu,
ta ez naiz, noski lotsagarri.