Aita misiyolariyen onran 1909'an
Lujanbio, Juan Jose
1
Aita misiyolariyen onran
nua bertsuak jartzera
Jesus maitia etorri zaitez
orain neri laguntzera
pekatariyai eman nai diyet
ontan zerbait aditzera
infernurako bire lasayak
saya gaitezen galtzera
gure animak sartu ez dedin
diabruaren etxera.
2
Milla bederatzi-egun kunplitu eta
bederatzi-garren urtian
Kristo zerutik jetxi zanetik
oraindaņo bitartian
misiyo on bi izan ditugu
Errenteriko partian;
esan digute konfesatzeko
Jaunaren borondatian
pekatuaren mantxak-kenduta
zeruan sartu gaitian.
3
Misiyu oik biyek izanditugu
predikatzera etorriyak
desigu ori zeukatelako
parroku eta erriyak,
persona asko ikusirikan
pekatubari jarriyak,
kulpitotikan egin dituzte
oju ikaragarriyak,
ez geradela salbatuko
ez bagerade garbiyak.
4
Aita Laskibar predikatutzen,
zeņek otedu partuko,
orren aurrian nori etzayo
biyotza oso lertuko,
pekatu egiņen damutasuna
zeņek etzuben artuko,
gizon-bat ezda formalagorik
mundu ontara sortuko
ori ez bada zeruan sartzen
iņor ez gera sartuko.
5
Aita Aizpurua beti izanda
predikadore fuertia,
pekatariyak konbertitzeko
badauka borondatia,
orrek badaki nola garbitu
anima mantxaz betia,
pena aundiya ematen diyo
etsayak eramatia
orrentzat beti zabalik dago
zuruetako atia.
6
Lendabiziko mandamentuan,
Jaun-goikua amatzia,
orain faltarik bai otedegun
askida begiratzia,
propositu bat firmiarekiņ
nai dute konfesatzia
egiņ ditugun pekatu-bentzat
damutasuna artzia,
beste gauzarik ez luteke nai
animak salbatutzia.
7
Bigarrengua iya egin degun
juramenturik alperrik,
kontsideratzen jarri gaitian
egin badegu okerrik,
lagunarekin geran denboran
edo igual da bakarrik,
blasfemiyakin eman diyogun
diabruari indarrik,
utz egiterik ez dadukanak
ez dauka esan biarrik.
8
Blasfematzeko kostunbre aundiya
baldin badegu artua,
gure anima konta liteke
kalabozuan sartua,
igual bertan sokakin edo
kate gogorrez lotua,
zer arriskotan arkitzen geran
atera zagun kontua,
itz gaiztuakin ofenditzian
gure jaungoiko Santuba.
9
Irugarrenak obligatzendu
begiratzeko mesari
tenplo santuban sartu ta gero
berritzuketan ez ari
berak mesarik entzun ez da
galerazitzen besteri
negoziyu au gertatzen zaigu
amaika zar da gazteri
sayatu biet bikera txarra au
betiko galdu baledi.
10
Laugarrenguak esaten digu
aita ta ama onratzeko,
nagusi eta etxeko-andriai
errespetua ekartzeko
pekatu ez dan gauza guztiyan
oyeri obeditzeko,
zenbat alditan faltatu degun
atenziyua jartzeko
ori preziso egin biagu
ilda zeruban sartzeko.
11
Bostgarrenguak agintzen digu
iņor ere ez iltzia,
gorrotorik baldiņ badauka
aldan lenena kentzia,
gaisto samarrak izan bagera
konbeni zaigu ontzia
anaitasunez obeko degu
Josefatara biltzia
zeņek naiko du bere anima
betiko kondenatzia?
12
Seigarrenguak obligatzen du
lujuriyari uztia,
pekatu orrek arrapatzendu
zarra ainbeste gaztia,
naiz izan bedi senarra eta.
igual da emaztia;
ainda pekatu izugarriya
mandamentu au austia,
ez da posible bertso batekiņ
guztiya erakustia.
13
Zenbait pekatu ikus diran
seigarren mandamentuan
posible ezda esplikatzia
biar dan fundamentuan,
obretan edo desioz ere
igual da pentsamentuan,
esamiņatu gaitezen ondo
bakoitza geren puntuban,
Jesus gugatik nola josi zan
bere gurutze santuban.
14
Zazpigarrenak esaten digu,
ezer ere ez ostutzeko
edo lapurtu degun ordaņa
jabiari biurtzeko,
ura bera edo beste ainbeste
lengo tokiyan jartzeko,
pekatu egindakuen
damutasuna artzeko
ori preziso biar deguna
anima salbatutzeko.
15
Zortzigarrenak obligatzen du
gezurrik ez esatia,
onetan ere obeko degu
kontu aundiya izatia,
testimoniyoz ondatu gabe
lagun projimo maitia
uste ez degula gerta gindezke
mundu ontatik juatia,
gaistuarentzat itxiya dago
zeruetako atia.
16
Bederatzigarrena zer dan
zaudete esan artian
projimuaren emaztiari
lajatutzeko pakian
damutasunik izan ez dediņ
beste mundura juatian,
Aita San Pedro bere giltzakin
dago zeruko atian,
barrena sartzia nai degun denak
kontuz ibilli gaitian.
17
Amargarrenak obligatzen du
besteren gauzak usteko,
kontu aundiya izan biarda
mandamentu au austeko,
ortan kalterik egiten danik
zenbaitek ez du usteko;
Jesus gugatik konformatu zan
gurutziari josteko
ezan digute zer moduz bizi
zerua irabazteko.
18
Mandamentubak pasa ditugu,
esamiņatu gaitian
zerbait utz egin iznago degu
amarretatik batian,
pekatu danak ondo eraman
konfesatzera juatian;
txikiyak esan aundiyak gorde
ori ez dabill fedian,
kontu zuzena entregatzeko
Jesusen tribunalian.
19
Bakoitzak geren etxeko lanak
utzirik alde batera
pekatariyak juatan giņaden
Aita oriyen artera
oyen onduan beiņ jartzen zanik
geyago ezin zan atera,
bederatzi egun pasa ditugu
Jaunaren borondatera,
guretzat berriz orlako urte bai
noiz etorriko oteda?
20
Aurrera ezin segi nezake
ontan biar det gelditu,
oraingua da ogeigarrena,
gusto dubenak aditu:
geren animak biar ditugu
albait ondo defenditu,
pasadizuak itz egin ditut
nai dubenak entenditu,
biyotzetikan barka dezala
iņor badet ofenditu.